ALBOANek lagundu egiten die beren bizitza aldatzearren borrokatzen diren emakume ausartei. ALBOANek landa- eta indigena-komunitateetako, baztertutako hiri-inguruetako eta errefuxiatu-eremuetako emakumeei laguntzen die. Genero-berdintasuna eta emakumeen garapen-eskubidea sustatzen ditu gure erakundeak.

Harpidetzen bidez jasotzen dugun diru guztia honetarako erabiliko dugu: desberdintasun sozial handiko komunitateetan ALBOAN GGKEk emakumeen alde bultzatzen dituen proiektuak sustatzeko.

Jakin ezazu noren alde egiten duzun korrika oraingo honetan

Emakume ausarten aldeko 6.lasterketa solidarioa
6.2 km lasterketa.
ZER EGUNETAN: 2018ko martxoaren 4an, igandea.
ZER ORDUTAN: 11:30etan
NON: Gasteizen
(Ibiltaria-Arka Plazan)
IBILBIDEA: 6,2 km (Pasealekuetako Lasterketaren edo Carrera de los Paseos deritzonaren ibilbide bera)
GEHIENEZKO KORRIKALARI-KOPURUA: 500
IZEN-EMATEAREN PREZIOA: 11€
DORTSALAK ETA KAMISETAK:
GASTEIZko egoitzan: Estenaga monsinorea, 1 / tel.: 945 202 676

Martxoak 1, osteguna, 17:00etatik 19:30etara
Martxoak 2, ostirala, 17:00etatik 19.30etara
Martxoak 3, larunbata, 10:00etatik 14:00etara
Ezin izan badituzu dortsala ta kamiseta jaso, aukera duzu lasterketa eguna beran 10.30etan jaso.

ARROPAZAINDEGIA:
Arropazaindegi-zerbitzu bat egongo da helmuga ondoan. Poltsa batean sartu behar da arropa, eta identifikatzeko, dortsalaren zenbaki bera jarri behar zaio, eranskailu batean idatzia.
ANOA-HORNIDURA:
Likidoak eta frutak emango zaizkie lasterketa amaitzen dutenei