DurangoUriberen aurka jolastutako azkeneko partiduaren sentsazio txarra usatzeko prest geunden Gaztediko neskok. Beraz, hura lortzeko xedez, hura burutu genuen, modu horretan, garaipena etxean utziz.

Baloiaren jabegoa genuelarik aurrelarien errekurtsoak erabili genituen, modu honetan, gutxinaka- gutxinaka metroak irabaziz, gutxinaka- gutxinaka Maiderren lehendabiziko entsegua eskuratuz. Hala ere, aurrelarien jolasa alboratuz, hurrengo minututan atzelariak erabili genituen, honela baloia irekiz eta Ainhoa zein Eneritzen entseguak lortuz.

Hiru entseguko diferentzia genuen arren, gure aurkariek ez ziren trenkatu eta defentsan genituen akatsez ohartarazi orduko entsegua lortu zuten.

Lehenengo zatiarekin bukatzeko, ardatz nagusietan zituzten hutsuneak irakurtzen jakin genuen, honela aurrelarien joko eraginkorra erabiliz, gure hurrengo entsegua Iratxeren eskutik bereganatu genuen.

Hasierako 40 minutuetan gure aurrelariekin jokatuz, metro ugari irabazi genituen, hori dela eta, iaiotasun horrekin jarraitzeko hautua egin genuen. Dena den, nekezia nabaritzen gurean, horrek garbitzera iristera zailduz eta ondorioz, DurangoUribeko taldeari baloiak lapurtzeko erraztasuna emanez. Hurrengo minututan aurkariaren antolakuntzan gabeziak ikusi ondoren, Garazi Goikolearen lehendabiziko entsegua iritsi zen.

Partidua aurrera zihoan bitartean, estrategia aldatu genuen, honela maulak eta kuinak eginez, hots, lurrera erortzeko denborarik ez izanez. Halatan, hurrengo hiru entseguak eskuratu genituen, oraingoan Amaia, Garazi Goikolea eta Olaiaren eskutik. Gainera, azkenengo honen transformazioarekin ekitaldiaren bukaerara iritzi ginen.

Beraz, larunbateko partidua 42-5eko partziala islatu zuen, modu honetan garaipena etxean utziz, modu honetan irribarrea mantenduz.