Derrota del Esconsu Gaztedi Neskak ante el Eibar

Derrota del Esconsu Gaztedi Neskak ante el Eibar

Pasa den larunbatean, otsailak 9, Eibar Rugbyko neskak Gamarrara etorri ziren Esconsu Gaztediren aurka ligako lehen bueltako azken partidua jokatzera. Gipuzkoar klubak senior femeninoan egindako inbertsioa eta jokalariek egindako esfortzua direla eta, ligan ez zuten inongo partidurik galdu, ordura arte klasifikazioan lehendabizikoak izanik. Beraz, aurkari zail bat zetorren, eta etxekoek bazekiten.

Esconsu Gaztediren erronka defentsa gogor bat egitean zegoen; izan ere, aurreikusita zeukaten baloiaren edukitzea Eibarrena izango zela denboraren gehiengoan.

Hasieran, gure neskak zeharo urdurik egonda ere, defentsa eraginkor bati ekin zioten, eta kanpotarren lehendabiziko bi entseguak ez zitzaizkien dohainik suertatu. Segituan, Esconsu Gaztedikoek bi entsegu sartu zituzten, markagailuak, lehen denborako momenturen batean, 10-12 (Eibarrek irabazi) adieraztera arte. Horren aurkari gogor baten kontra horrela hasteak gasteiztarren umorea zeharo hobetu zuen, eta hasierako urduritasuna alde batera utziz, primerako talde lana burutu zuten. Partidua igaro ahala, ordea, kanpotarren entseguak nagusitu ziren, markagailuan 48-21 (Eibarrek irabazi) jartzera arte.

Hortaz, talde gipuzkoarrak lehendabiziko aldiz irabazi du Euskadiko liga, eta datorren asterako jakingo dute gure neskek noren kontra jokatu beharko diren bigarren bueltan. Hala ere, Esconsu Gaztedikoen sentsazioa lasaitasunekoa eta satisfakziokoa zen; momentu oro elkarri lagundu zioten, umore ezin hobearekin jokatu zuten eta espero zena baino puntuazio hobearekin amaitu zen partidua.

El Esconsu Gaztedi femenino cayó el sábado en Gamarra por 22 a 48 frente al Eibar en la última jornada de la primera fase de la Liga Vasca de Rugby. Pese a la derrota, la imagen mostrada frente a las líderes invictas de la clasificación fue muy positiva.

El partido se preveía duro para las locales, ya que las guipuzcoanas se habían mostrado intratables a lo largo de la competición y se esperaba que dominasen la posesión y el territorio durante grandes fases del partido.

Por ello, las jugadoras del Esconsu Gaztedi se conjuraron para plantar cara desde el primer minuto y, pese a los nervios iniciales, consiguieron llegar a mediados del primer tiempo con el marcador muy igualado (10 a 12). Esto dio alas a las locales, que jugaron como saben y desplegaron un gran espíritu de equipo.

Pese a ello, la calidad de las visitantes comenzó a imponerse y la brecha en el marcador se fue ampliando, pero el Esconsu Gaztedi no se rindió y siguió trabajando hasta conseguir un cuarto ensayo que dejó en Gasteiz un punto bonus ofensivo que supo a gloria. El marcador final, 22 a 48, sitúa a las alavesas en un meritorio sexto puesto de la clasificación al término de la primera fase.

Deialdia/Convocatoria:
1-Ilargi 2-Anne 3-Leire
4-Eider 5-Eukene
6-Irati 8-Itziar 7-Leire
9-Arrate
10-Aitziber
12-Bea
11-Anne 13-Aitana
14-Enara
15-Jone

Ordezkoak/Suplentes: Ilargi, Ángela, Garazi, Nerea
Entseguak/ensayos: Itziar, Aitana, Leire Gomez, Hilari.

By | 2019-02-12T09:56:47+00:00 12/02/2019 |Rugby/Errugbi|0 Comments

Leave A Comment

4 + diecisiete =