El Gaztedi Neskak se estrena en Gamarra

Larunbat honetan, urtarrilaren 23an, arratsaldeko 16:00etan Euskal Ligako bigarren partidua jokatuko dugu Gaztediko neskok. Ikasturte honetan Gamarran entrenatzeko aukera izan badugu ere, gure kamiseta gorri-beltza soinean daramagula zelaia zapaltzeko irrikitan gaude. Beraz, larunbat honetan gure desioa bete egingo dugu.

Aurkaritzat La Unica rugby taldea izango dugu. Ez da aurkari makala inolaz ere, partidu gogorra izango dela uste dugu. Baina La Unicaren kontrako partiduek ezaugarri bat badute, gozatu egiten dugula da dudarik gabe eta oraingoan hala izatea espero dugu. Aurreko partiduaren ostean indartuta atera gara, gure buruaz eta egindako lanaz harro. Ordutik, bi aste gehiago izan ditugu entrenatzeko, gogotsu ekin diogu izandako entrenamendu bakoitzari ahalik eta zuku gehien ateraz. Horrek, noski, bere fruitua emango du larunbateko partiduan, horretaz ziur gaude.

Este sábado, 23 de enero a las 16:00, las chicas del Gaztedi jugaremos el segundo partido de la liga vasca. Aún que en este curso hayamos tenido la oportunidad de entrenar en Gamarra, estamos deseando poner nuestras equipaciones sobre el campo, éste sábado cumpliremos ese deseo.

Tendremos como contrincante al equipo de rugby La Única, no es para nada una rival fácil. Creemos que será un partido duro, pero lo que caracteriza los partidos contra La Única es que siempre disfrutamos y sin duda el sábado no será menos.

Del último partido salimos más fuertes y orgullosas de nosotras y de nuestro trabajo. Desde entonces hemos tenido dos semanas más para entrenar y los hemos aprovechado al máximo.

Fuente: Gaztedi Rugby Taldea

By | 2021-01-21T11:30:36+00:00 21/01/2021 |Rugby/Errugbi|0 Comments

Leave A Comment

uno + 17 =