Partidua urduritasun handiarekin hasi da, gaur Gaztediko neskek aurkari oso indartsu baten aurrean jolastuko zutelako. Zelaian ez denez gogo faltarik sumatu, nahiz eta urduri egon, gure neskek partiduko lehenengo minututan entsegu bat sartzea lortu dute.

Bi taldeek jolas oso lehiatu bat egin dute. Talde nafarra hainbat aspektutan maila handiago bat duela kontuan hartuta, Gaztedik ez dio erraz irabazten utzi, mele indartsuak, baloien lapurretak, ruck egonkorrak eta abar praktikan jarri dituelako. Beraz, emakumezkoen taldeak lortu du hiru aste hauetan entrenatutako guztia praktikara eramatea, hori esker sentsazio ezin hobeak izan dituen partidu bat izan da gaurkoa. Nahiz eta La Unicak entseguak sartu, gure neskak jakin izan dute indartsu eta tinko mantentzea amorerik eman gabe. Gaztediren azken entseguarekin bukatu da partidua, markagailua 10-46ean utzita.

Oso esanguratsua izan da gaurko topaketa Gasteiztarrentzat, beteak izateko esperoan zeuden helburu askorekin. Hauek bete izan ezkero, Gaztedi taldeak benetan balio duena egiaztatuko zuten gure neskek. Azkenean nahiz eta partidua galdu, beste taldekideen begiradak eta irriak ikusita norberak jakin du helburu guztiak bete dituela gaur Gaztedik. Nahi zuten moduan jolastu izanaren sentsazioa, garaipen baten ondoren geratzen dena bezain atsegina izan da. Beraz, nahiz eta gaur Gaztediko neskek galdu duten, zerbait irabazi dute ere bai.

Azkenik eskerrak eman taldeari, entrenatzaileei , eta Gamarrara etorri den jende guztiari.