Emakumezkoen errugbi campusa, 10 eta 16 urte bitarteko neskeentzat

Emakumezkoen errugbi campusa, 10 eta 16 urte bitarteko neskeentzat

Emakumezkoen errugbia gure probintzian gero eta gehiago egiten den kirola da. Horregatik, Fundazioak campus berezi horren alde egitea erabaki du, eta campus horretan, 10 eta 16 urte bitarteko neska arabarrek itzel ondo pasako dute, euren zaletasuna partekatuz.

Astebetez, uztailaren 1a eta 5a bitartean, 09:00etatik 14;00etara errugbi-teknikak, hobekuntza eta koordinazioa, araudia eta arbitrajea landuko dituzte.

Campusa Vitoria-Gasteizko Lakua Gizarte Etxearen kirol-instalazioetan egingo da eta elebiduna izango da.

Izena emango duten neska guztiekin bilera bat egingo da.

Izena emateak
Campusak 20 €-ko prezioa izango du. Prezio horren barne errugbi-ekipamendua eta estaldura istripu-aseguruan sartzen dira.

Izena emateko epea 2019ko apirilaren 8tik maiatzaren 20ra edo leku guztiak bete arte.
Izena ematea Emakumezkoen errugbi campusa

By | 2019-05-17T12:35:01+00:00 17/05/2019 |Principal/Nagusi|0 Comments

Leave A Comment

2 + seis =