Cristina Martínez eta Sandra Alonso Bizkaia Durango-Euskadi Murias taldeak 2019 denboraldirako konfirmatu dituen lehen bi txirrindulariak dira.

Horrela, Valentziako bi txirrindulariak bigarren denboraldia osatuko dute euskal taldean. Bien artean 50 nazioarteko lasterketa-egun baino gehiago osatu dituzte 2018 denboraldian.

Cristina Martínez (Torrent, Valentzia, 1996) Espainiako xxapelduna izan zen 23 urtez azpikoetan, Castellón ospatu zen lasterketan. Giro Rosan debuta egin zuen eta seigarren gazterik onena izan zen. Gainera, Espainiako selekzioarekin Munduko Txapelketan parte hartzeko aukera izan zuen, Innsbrucken.

Sandra Alonsok (Torrevieja, Alacant, 1998), Espainiako kopako txapelduna 23 urtez azpikoetan, hirugarren denboraldiari ekingo dio elite mailan. Giro Rosan, Ronde van Drenthe, la Gent-Wevelgem edo Dwars door Vlaanderen bezalako lasterketetan lehiatu du aurten.

Agurtzane Elorriaga, Bizkaia Durango-Euskadi Murias taldeko kirol zuzendaria: «Oso pozik nago Crisek eta Sandrak gure taldearengan konfiantza izan dutelako beste urtebetez. Munduko txirrindulari onenen aurka lehiatzeko aukera izan dute aurten, bereziki Giroan. Bi txirrindulariak urte ugari daramazkite euskal taldeetan eta ondo ezagutzen dute gure filosofía. Badakite guretzat garrantzitsua dela txirrindulariak gaztetik hazitzen joatea, urtetik urtera. Espero dut datorren urtean maila onean ibiltzea berriz ere, hurrengo asteean jakitera emango dugun moduan, 2019an ere emaitza onak lortzeko lehiatuko duen talde lehiakorra izango dugu eta».

Argazkiak: © Jordi Burdoy / Fran Reyes