SUPER AMARA Bera Berak eskaintza berezi batekin hasi nahi du 2018. urtea, aurtengo denboraldian Guerreras Iberdrola ligako etxean gelditzen diren zortzi partida eta Kopako final-zortzirenetako kanporaketari dagokiona ikusi ahal izateko.

Horretarako, bederatzi partida hauen truke helduek 45 euro ordaindu beharko dute eta gazteek (10-16 urte bitartekoak) nahiz jubilatuek, 20 euro, eskaintza merkeagoa oraindik.

SUPER AMARA Bera Bera Guerreras Iberdrola ligara Bidebietan itzuliko da larunbatean (18etan) Canyamelar Valencia taldearen aurka, hamaikagarren jardunaldian. Donostiarrek aurreneko itzuliari amaiera jarriko diote Josean Gasca kiroldegian urtarrilaren 21ean (Teledeporte, 21etan) HGB Prosetecnisa Zuazorekin; otsailean lehenengo partida Bidebietan izango da BM Castellónen aurka (otsailak 3); Kopako itzulera Ibizako Santa Eulariarekin otsailaran 21ean, hiru egun beranduago Bidebietara Rincón Fertilidad Málaga iritsiko da (otsailak 24) eta martxoaren 10ean Santa Eularia berriro baina Ligan; apirilaren 7an Godoy Maceira Porriño hartuko dute; maiatzaren 5ean Alimentos de Valladolid izango dute aurreran eta amaitzeko 19an, Elche Mustang.

Partidako helduen sarrerak 10 euro balio dute, bost euro gazte eta jubilatuentzat. Abonamendu berri honengan interesaturik dagoena 943 458166 telefonora dei dezala edo helbide elektronikoaren bidez: admbalonmano@berabera.eus.