SUPER AMARA Bera Berak egin dion eskaintzari baiezkoa eman dio madrildarrak, hortaz Silvia Arderíusek gutxienez beste denboraldi bat egingo du Bidebietan.

Internazionalak aurten bere lehenengo urtea betetzen ari da SUPER AMARA Bera Beran erasoan taldeko erreferentzienetariko bat izanik. Gaur arte 22 partida jokatu ditu, Guerreras Iberdrola Ligan 18 eta EHFn lau, guztira 97 gol sartuta, Aramendiaz gain (108) gehien sartu dituena. Telden orkatilean izandako bihurritu batek Rincón Fertilidad eta Guardésen kontrako partidetatik at utzi zuten, Ibizako Santa Eulària taldearen aurkako Kopa kanporaketa ere galdu zuelarik.

27 urte zituela Mundialean egin zuen Alemaniako pasa den abenduan. Arderíusek adierazi du “oso pozik nago Bera Beran jarraituko dudalako, oso klub exijentea, profesionala eta anbizio handikoa izateaz gain, etengabeko hobekuntza du hizpide eta jokalari bezala asko hazten ari naiz hemen”.

Bestetik, Tati Garmendiak, Bera Bera Eskubaloiko arduradunak gaineratu du “gu ere oso pozik gaude Arderíusen ekarpenarekin eta ziur gaude talde honi gehiago emateko gai dela”