Ekainaren 27an, goizeko 11etan Vienan, EHFko egoitzan burutuko den zozketan SUPER AMARA Bera Berak Txapeldunen Ligako sailkatze fasean izango dituen aurkariak ezagutuko ditu.
Gipuzkoarrek jakin badakite Errumaniako SCM Craiova ala Alemaniako Bietigheim talde indartsuenetariko bat finalerdian izango dute, aurreneko oztopo latza delarik, izan ere, Errumaniarrak EHF Cupeko egungo txapeldunak direlako eta ligako azpitxapeldunak eta Alemaniarrak ere ligako azpitxapeldunak eta iaz oso maila ona eman zituztenak Txapeldunen Ligan Main Round delakori iritsiz.
Zerrenda buruak osatzerakoan lau maila ezarri ditu EHFk, bakoitzean bi talde direlarik, bi sailkatze fase sortu dituztelako Txapeldunen Ligako multzoen fasean gelditzen diren bi hutsuenak sortze aldera. Aurrenekoan, jakina, Errumaniarrak eta Alemaniarrak eta laugarrenean SUPER AMARA Bera Bera eta Serbiako txapelduna ZORK Jagodina taldea. Horregatik gurutzatuko dira aurreneko partidan, irailaren 7tik 9ra bitartean ospatu beharreko atarikoan.
Aldiz, bigarren maila batean dira Poloniako Lublin eta Kroaziako Podravka taldeek hirugarren mailan kokatu dituzten Italiako Jomi Salerno ala Turkiako Muratpasa taldeak aurkari izango dituztenak finalerdietan. Finalerdietatik irabazle sortatzen diren taldeak elkarren aurka arituko dira hurrengo egunean Txapeldunen Ligan leku bila, galtzaileek aldiz EHF Cupen urriko kanporaketa saihestu nahiko dute. Izan ere, atarikoan bi partidak irabazten duen taldeak multzoen fasean izango bada ere; norgehiagoka bakarra irabazten duten taldeek EHF Cupeko hirugarren kanporaketari ekingo diote azaroan (10 eta 17an) eta biak galtzen dituenak EHF Cupeko urriaren 13 eta 20n helduko diote kanporaketari.