Eskola Kiroleko jarduerak bertan behera geratu dira, behin betiko izaeraz, aurtengo ikasturterako.

Eskola Kiroleko jarduerak bertan behera geratu dira, behin betiko izaeraz, aurtengo ikasturterako.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuaren erabakiak ikasleen osasuna babestu nahi du, kirol lehiaketak ez baitu ahalbidetzen osasun arloko agintariek gomendatutako distantzia fisikoa mantentzea.
Harkaitz Millan: «lehentasun nagusia umeen osasuna babestea da, eta gaur egungo egoeran zuhur jokatu beharra daukagu eskola eremuan hartzen diren erabakien bide beretik joanez eskola kirolean ere.
Eskola Kirolaren programa ikastetxeen heziketa eskaintzari lotua dago, eta Gipuzkoako umeen aisialdiko jarduera nagusia da. Programaren antolakuntzan, Gipuzkoako Foru Aldundiak ez ezik, udalek, ikastetxeek, federazioek eta klubek parte hartzen dute, denetara 40 kirol modalitate inguru eskaintzen dira eta horietan 33.000 ikaslek parte hartzen dute lehiaketa jardueretan eta 20.000 ikasle hastapen jardueretan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, gainerako erakundeekin bat etorrita, zenbait eszenatoki desberdin planifikatuko ditu datorren ikasturterako, betiere osasun arloko agintariek emandako jarraibideak betez eta adingabeen osasuna eta segurtasuna lehenetsiz.
Nolanahi ere, Foru Aldundiak dei egiten die familiei, ahal den neurrian umeen jarduera fisikoari eutsi diezaioten, etxean eta kalean kirola egin dezaten sustatuz behar bezalako segurtasun baldintzetan. Funtsezkoa da jarduera fisikoa ohiko izaeraz egitea, eta aukera ona da familia giroan egitea.
Kirol praktikara itzultzeko aholkuak
Udalen eta federazioen kirol jarduerei dagokienez, Aldundiak kontsulta zerbitzu bat jarriko du, kirol federatuei aholkuak emateko, deskonfinamendu mailakatu honen faseetan kirola nola egin jakiteko.
1. fasea. Goi mailako errendimenduko zentroak irekiko dira, higiene eta babes neurriak sendotuta eta, ahal dela, erabilera txandaka antolatuz. Entrenamendu ertaina liga profesionaletan.
Aurreikuspen hau orientagarria eta izaera orokorrekoa da. Alarma egoeran ezarritako mugak kentzeari buruzko erabakiak eta datak, bitarteko juridiko egokien bitartez zehaztuko dira. Neurri guztiei aplika dakiekeen araubide erkidea ere egokitu ahal izango da, pandemiaren edo bestelako gorabeheren bilakaera nolakoa den.
Baimendutako edozein jarduera beti autobabeseko eta distantzia fisiko egokiko baldintzak betez egin behar da. Etxetik kanpo maskara erabiltzea komenigarria eta oso gomendagarria da, behar besteko distantzia fisikoa ziurtatu ezin denean. Era berean, soluzio hidroalkoholikoak jarri beharko dira erabiltzaileen eskura, esku garbiketa maiz egin ahal izateko.
Baimendutako areto eta establezimendu guztiak eta jarduera baimenduetarako ekipamenduak aldiro-aldiro desinfektatu eta higienizatu egin beharko dira.
2. fasea. Oinarrizko entrenamendua liga federatu ez profesionaletan Erabateko entrenamendua liga profesionaletan. Txapelketa profesionalak berriz jarriko dira abian, partidak publikorik gabe edo aforo mugatuarekin jokatuz eta erretransmititu daitezkeela.
Oro har, eta III.fasea gainditzean eskuratzen den normaltasun berrira iritsi arte, ez da baimenduko bizilekutik kanpoko probintzietara bidaiatzea, arrazoi justifikaturik ez badago. Normaltasun berriaren egoeran sartzean, probintzia batetik bestera bidaiatu ahal izango da, betiere biek III. fasea gainditu badute.
Ondoko koadroan jasotzen diren jarduerak eta mugak mantendu egingo dira deskonfinamendu mailakatuaren hurrenez hurreneko faseetan, bestelako muga batzuk ezartzen ez badira.
Bidaiak, edozein garraiobide erabiliz eginda ere, baimendutako jarduerak egiteko bakarrik izango dira, baina ezin izango da ibilgailu motordunean edo garraio publikoan joan erabilera publikoko bide edo espazioetara, O fasean aurreikusitako jarduera fisikoa egiteko

By | 2020-05-09T16:18:52+00:00 09/05/2020|Principal/Nagusi|0 Comments

Leave A Comment

cuatro + 6 =