Zaragozan Mann Filter menderatu du 68-73ko emaitzarekin.

DIA Ligako laugarren jardunaldian, IDK Gipuzkoak zelai zail batean jokatu du, Mann Filterren zelaian hain zuzen ere. Halere, Azu Muguruzaren taldeak aurreko hiru partidetan lortutako emaitza bera lortu du, garaipena. Asko kosta bada ere, azken laurdenean erabaki da partida, lehen zatia berdindurik amaitu baita, eta hirugarren laurdenean puntu bateko abantaila zuen taldeak. Azkenengoan, euren jokoa egin, eta garaipena lortu du azken minutuetan. Talde lana garrantzitsua izan bada ere, guztien gainetik izan dira barneko jokoko Lyndra Weaver eta Toch Sarr eta Iva Brkicen gidaritzapean.

IDK GIpuzkoak partida ongi hasi du, eta 0-4ko partzialarekin markagailuan aurrea hartzea lortu dugu. Hasierako partzial horren ondoren, etxekoak partidan sartzea lortu dute, eta markagailuan aldeak murrizten hasi dira, lehen laurdena 15nako berdinketarekin amaituz. Lehen minutu hauetan, Toch Sarr eta Iva Brkic izan dira taldean indar gehien izan duten jokalariak.

Bigarren laurdenean, taldeak Lyndra Weaverren falten arazoak jasan ditu, hiru egin baititu lehen laurdenean, eta halere, lanean jarraitu dute. Onintza Adurizek hiruko batekin estreinatu da markagailuan, eta orduan etorri da bi taldeentzat eromena. Lehenik, etxekoek 8-0eko partzialarekin markagailuan aurretik ipintzea lortu dute (27-22), baina Azu Muguruzak ongi eten du hutsarte batekin. Hutsartetik bueltan, taldeak berriz ere markagailuan aurrea hartu du, eta atsedenaldira 33nako berdinketarekin heldu da.

Bigarren zatian, berdintasuna mantendu da, nahiz eta donostiarrak sendo izan diren partidan. Brkicen gidaritzapean eta Sarren lanarekin, taldea markagailuan aurretik mantendu da hirugarren laurdenean, eta azken laurdena 51-52 aurretik ginela hasi dugu.

Azken laurdenean, etxekoek ongi hasi zuten, eta horri esker, 55-54 aurreratzea lortu dute. Orduan, berriz ere Azuk ongi eten du jokoa, eta hutsarte baten ondoren, taldeak 0-6eko partziala erdietsi du, berriz ere markagailuan aurrea hartuz. Etxekoak ezinean izan dira, eta donostiarrak aldeak handitzen hasi dira, defentsako lanari esker. Aldeak hamahiru puntutara igotzea lortu dute, eta soilik, azken minutuetan lortu dute aldeak murriztea.

Datorren astean, DIA Liga berriz ere Donostiara helduko da, bere bosgarren jardinaldiarekin batera. IDK Gipuzkoak, berriz ere bere zaleen aurrean jokatuko du, denboraldian bigarrenez, baina oraingoan  Embutidos Pajariel Bembibre PDM-ren aurka. Partida larunbatean izango da 18:00etatik aurrera.

 “IBAETA KIROL BALIOAK”-en AURKEZPENA

Astean zehar esan bezala, bihar goizean Ibaeta Kirol Balioak proiektuaren aurkezpena izango da Jose Antonio Gaska Kiroldegian. Aurkezpena 10.15etan izango da, eta bertan izango dira Carmen Muguruza, Klubeko Presidentea, Maite Fuentes, Hezkuntza Fisikoan eta Kirolean Doktorea eta UPV/EHUko Kirol eta Hezkuntza Fakultateko irakaslea, “Azu” Muguruza Klubeko entrenatzailea eta Ekintza ikastolan Hezkuntza Fisikoko irakaslea eta Klubeko hiru jokalari. Jokalarien aldetik, Lara Gonzalez, Toch Sarr eta Ellen Nystrom izango dira. Aurkezpenaren ondoren, jokalariei partidari buruzko galderak egiteko aukera izango duzue.

PARTIDAKO FITXA

Mann Filter: 68 (15+18+18+17): Gabriela Ocete (6), Cobi Barbee (16), Paola Ferrari (12), Carolina Esparcia (-), Zoe Hernández (-), Jaklin Zlatanova (10), Tamara Abalde (17), Lucila Pascua (5) eta Irene Lahuerta (2).

 

IDK Gipuzkoa 73 (15+18+19+21):  Lara Gonzalez (3), Iva Brkic (18), Lyndra Weaver (15), Ellen Nystrom (8), Toch Sarr (17), Sara Iparragirre (1-), Maria Erauncetamuril (4),Iulene Olabarria (3) eta  Onintza Aduriz (5)

 

EPAILEAK: Bravo Logroño, Fco. Javier – Marqueta Gracia, Jose Javier. Faltengatik kanporatuak izan dira Jaklin Zlatanova eta Iva Brkic.

 

Fuente: IDK Gipuzkoa