Taldeak iluisoz ekingo dio bidaiari Erreginaren Kopan ahalik eta urrunen heltzeko asmoz
IDK Gipuzkoa gaur eguardian irtengo da Donostiatik Zaragozaruntz, 15:00etan, izan ere bertan jokatuko da asteburuan Erreginaren Kopa. Arratsaldean, jada Zaragozan, taldeak entrenamendua burutuko du Principe Felipe Kiroldegian. Halere, Azu Muguruzaren neskek ostiralean ekingo diote lehiaketari, 18:30etan Star Center Un i Ferrolen auka, ETB4 bidez jarraitu ahal izango den partidan. Lehiaketaren zailtasunak kontuan izanda, taldea gogotsu eta beldur barik ekin dio bidaiari, lehiatzeko asmoz.

IDK Gipuzkoak ostiralean ekingo dio Erreginaren Kopari, 18:30etan hasiko den Star Center Uni Ferrolen aurka. Azu Muguruzaren neskak eguardian ekingo diote bidaiari, eta bertan, Principe Felipe Kiroldegian entrenatuko dute a las19:00etatik aurrera. Entrenatzailearentzat, taldea “une onean heltzen da, batez ere Zamoran Quesoss el Pasotrren aurka irabazita”, onartu du Muguruzak.
Lehiatu aurretik, entrenatzaileak mezu bat dauka bere jokalarientzat, izan ere “gure kabuz sailkatu gara, inork ez digu ezer oparitu, eta horrenbestez, ilusio gehienarekin eta gogotsu ekingo diogu lehiaketari”, esan du Muguruzak.
Aurrean talde gogorra izango du, Star Center Uni Ferrol den bezala. Izan ere, iaz galiziarrek eman zien amaiera gipuzkoarren denboraldi onari, eta beraz, jokalairek mendekua nahiko dute. Estilo berezi bateko taldea da, eta batez ere, barneko jokalariak kanpora jaurtitzera irteten diren jokalariak dira. Horrez gain, Gaskan jokatutako partidetan garaipena lortu du IDKk, eta aldiz, galiziakoak, Star Center Uni Cerrolek. Ikustekoa izango da zelai neutral batean nor gainontzen den.
“Lanean ondo dabilen taldea da, oso irekiak jokatzen dute, eta kanpotik ere portzentai onak izaten dituzte. Horrek guztiak zaildu egiten du defentsan beharrezkoak diren aldaketak egitea, eta noski, euren portzentaiak murriztea”, onartu du Azu Muguruzak.
Talde galiziarraren taldean, hainbat izen goraipatu daitezke, besteak beste Bea Sanchez, Patricia Cabrera edota Jamie Weinser, gainontzeko jokalariak ahatu gabe. Aurkariaren taldea ikusi baino, IDKk bere armak jokatuko ditu, eta kanporaketa gainditu, eta hurrengo kanporaketan Perfumerias Avenidaren aurka jokatzea izango du helburu talde donostiarrak. Galiziarren aurkako Final-Laurdenetako partida, zuzenean ikusteko aukera izango dute euskal zaleek, izan ere ETB 4 katean eskeiniko dute. Beraz, Donostiaren egun handiko bezperako festa baino lehenago, partidaz gozatzeko aukera izango dute zaleek, eta noski, ea taldeak festa ordu batzuk aurreratzeko gai den.

Fuente: IDk Gipuzkoa