Basque Teamek kirolarien talentu bereizgarria hurbildu die enpresei

Basque Teamek kirolarien talentu bereizgarria hurbildu die enpresei

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren eta Enplegu eta Gazteriako sailburuordearen presentzia izan duen Basque Teamek eta Estrategia Empresarialek antolatutako jardunaldian, kirolariak lan munduan integratzearen garrantzia azpimarratu da, enpresei eskaini ahal dieten baliogatik

Bilbo, 2019ko ekainaren 5ean. Estrategia Empresarialek eta Basque Team Fundazioak antolatutako ‘Lidergoa eta taldeen kudeaketa’ izenburua izan duen jardunaldia gaur gauzatu da Bilbon, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordea, Alberto Iñurrategi alpinista eta Basque Teameko enbaxadorea, Irantzu Garcia Basque Teamek bekatutako curling jokalaria, Fran Garagarza Eibar Kirol Elkarteko kirol zuzendaria, Irene Schiavon nazioarteko errugbi jokalaria eta Iberdrolako lankidea eta Amaya Felipe RDT Ingenieros enpresako pertsonen zuzendaritza arduraduna bertan izan direla. Ekitaldiak euskal enpresetako, politikako eta kirol munduko ehun pertsona baino gehiago bildu ditu.

Jardunaldia Basque Teameko koordinatzailea den Olatz Legarzaren agurrarekin hasi da. Kirol arloan bikaintasunezko emaitzak bultzatzeaz gain, behin euren kirol ibilbidea bukatuta, fundazioak kirolariei lan munduan sartzeko laguntza eskaintzen diela azpimarratu du Legarzak. 2017an Basque Teamek euskal patronalekin akordioa sinatu zuen eta bide horretan lanean jarraitzen du kirolarien eta enpresen arteko gerturatzea sustatzeko. Zentzu horretan Legarzak adierazi du Basque Teameko kirolariek gauza asko eskaini ahal dituztela enpresen erronketan. Horregaitik, kirolarien talentu bereizgarrian interesa izan ahal duten enpresak animatu ditu euren jardueretan kirolariak integratzeko.

Olatz Legarzak egindako irekieraren ondoren, Estrategia Empresarialeko kontseilari-delegatua den Roberto Urkitzak gidatutako mahai-ingurua etorri da. Bertan aztertu dute kirolariek nola administratzen duten haien ibilbide profesionala, taldeak nola kudeatzen diren eta lidergoak zenbateko garrantzia duen kirol arloan, beti ere, dena empresa munduarekin lotuz. Bertan kirolarien formakuntzaren garrantzia eta enpresek kirolariek duten balio erantsia euren egituretan txertatzeko beharra azpimarratu dute.

Alberto Iñurrategik ohiko lidergoa baztertzeko idea azpimarratu du. “Taldean dauden kide guztiek helburuarekin bat egin behar dute, pasioa eta motibazioa galdu barik. Gainera porrotetatik ere abilezia eta potentzialtasun berriak atera daitezke. Porrota arrakastaren beste aldea da eta horrekin aurrera egitea ikasi behar dugu” esan du alpinistak.

Fran Garagarzak, bestalde, pertsonen garrantzia nabarmendu du, baita lantaldean harrokerien kudeaketak duen pisua ere.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak itxi dute ekitaldia. “Ekimen guztiek helburu bat dute eta guztien artean egindako lana beharrezkoa horiek erdiesteko, bai enpresan bai kirolean” adierazi du Zupiriak. Bestalde, Murok esan du ezagutza ez dela nahikoa, eta taldekideekin ditugun harremanetan, porrota eta arrakasten kudeaketan… balio erantsia gehitu behar dela. Kirolariek balio hori eskaini dezakete.

Ekitaldiaren bukaera Virginia Diazek asteburu honetan, Lucernan, arraun olinpikoko Europako txapelketan irabazitako urrezko domina aurkezteko aprobetxatu da. Virginiak urrea poltsikoratu du Aina Cidekin batera lemazainik gabeko binakakoan (2w-), orain arte estatu mailan lortu ez dena.

Basque Team acerca a las empresas el talento diferencial de los y las deportistas

En la jornada organizada por Basque Team y Estrategia Empresarial, a la que han asistido el consejero de Cultura y Política Lingüística y el viceconsejero de Empleo y Juventud del Gobierno Vasco, se ha remarcado la importancia de integrar a los y las deportistas en el mundo laboral, por el plus que pueden aportar a las empresas

Bilbao, 5 de junio de 2019. La jornada organizada por la Fundación Basque Team y Estrategia Empresarial, de título ‘Liderazgo y gestión de equipos’ se ha desarrollado en Bilbao y ha contado con la presencia del consejero de Cultura y Política Lingüística del Gobierno Vasco, Bingen Zupiria, del viceconsejero de Juventud y Empleo, Marcos Muro, del alpinista y embajador de Basque Team Alberto Iñurrategi, de la jugadora de curling becada por Basque Team Irantzu Garcia, del director deportivo de la Sociedad Deportiva Eibar Fran Garagarza, de la jugadora internacional de rugby y empleada de Iberdrola Irene Schiavon y de la responsable de dirección de personas de RDT Ingenieros Amaya Felipe. Al evento han acudido más de un centenar de personas, incluyendo destacadas personalidades de la estructura empresarial, política y deportiva vasca.

El acto ha comenzado con la intervención de Olatz Legarza, coordinadora de Basque Team, quien ha destacado que la fundación, además de promover resultados deportivos excelentes, también apoya a los y las deportistas para que una vez finalizada su trayectoria en la alta competición, accedan, se incorporen e integren en el ámbito laboral. Basque Team alcanzó en 2017 un acuerdo de colaboración con las patronales vascas y sigue trabajando en ese sentido para promover el acercamiento entre los y las deportistas y las empresas. Legarza ha señalado que las y los deportistas de Basque Team tienen mucho que aportar en los retos competitivos de las empresas. Por ello, ha animado a todas las empresas que puedan estar interesadas en descubrir este talento diferenciador a suscribir el convenio de colaboración para la incorporación de deportistas de élite a la actividad empresarial.

A la apertura realizada por Olatz Legarza, le ha seguido una mesa redonda moderada por Roberto Urkitza, consejero delegado-director de Estrategia Empresarial, en la que se ha analizado cómo administran los y las deportistas sus carreras, cómo se gestionan los equipos y la importancia que el liderazgo tiene en el deporte, todo desde el prisma de la empresa. También se ha hablado sobre la importancia de la formación de los y las deportistas y la apuesta que desde las empresas se debe hacer para la incorporación en sus estructuras del valor añadido que ellos y ellas portan.

Alberto Iñurrategi ha remarcado la necesidad de no adoptar un liderazgo al uso. “Todos los miembros del equipo tienen que estar implicados en el objetivo, sin perder la pasión ni la motivación. Además, en los fracasos también se pueden descubrir nuevas habilidades y potencialidades. El fracaso es la otra cara del éxito y tenemos que aprender a convivir con ello” ha declarado el alpinista.

Fran Garagarza, por su parte, ha destacado la importancia de las personas y de una buena gestión de las vanidades dentro del grupo de trabajo.

El acto se ha cerrado con la intervención de Bingen Zupiria, consejero de Cultura y Política Lingüística del Gobierno Vasco, y Marcos Muro, viceconsejero de Empleo y Juventud. “Toda actividad tiene unos objetivos y el trabajo en común es necesario para alcanzarlos, tanto en la empresa como en el deporte” ha recalcado Zupiria. Por su parte, Muro ha declarado que no solo se trata de conocimiento, sino de aportar otro plus en las relaciones con los demás miembros del equipo, a la hora de afrontar los éxitos y los fracasos…Los y las deportistas aportan ese talento diferencial.

Se ha aprovechado el cierre del evento para presentar la medalla de oro conseguida por Virginia Díaz en el Europeo de remo olímpico disputado este fin de semana en Lucerna. Virgina obtuvo la presea dorada junto a Aina Cid en el dos sin timonel (2W-), algo no ocurrido hasta ahora a nivel estatal.
Basque Teamek kirolarien talentu bereizgarria hurbildu die enpresei

Fuente: Basque Team

By | 2019-06-07T13:12:48+00:00 07/06/2019 |Principal Euskadi|Comentarios desactivados en Basque Teamek kirolarien talentu bereizgarria hurbildu die enpresei