EPE, emakume pilotarien elkartea aurkeztu dute Azkoitian

EPE, emakume pilotarien elkartea aurkeztu dute Azkoitian

ZER DA EPE?
EPE Emakume Pilotarien Elkartea da. Euskal Herriko 80 emakume pilotari
federatu inguru biltzen dituen erakundea da, eta palistez eta eskuzko pilotariez
osatuta dago. Etorkizunean, zesta eta beste jokamoldeak ere sartzeko asmoa dugu.

ZERGATIK SORTU DUGU?
Azken 4 urteetan emakumeen esku pilotak hazkunde nabarmena izan du.
Emakumeen esku pilota arrakasta lortzen ari da gizartean, erakunde, enpresa eta
komunikabideen babesari esker. Alabaina, egitura oraindik ahula da. Bestalde,
paletako jokamoldeak, nahiz eta bertako pilotariak munduko hoberenetakoak
izan, ez du lortu eskuaren adinako oihartzunik. Zestaren kasua, apenas da ezaguna
emakumeen artean oraindik.
Hazkunde honetan guztian emakume pilotariok zer esan handia dugu, baina
esateko aukera gutxi.
Emakume pilotariok kantxetan protagonistak izan arren, ikuskizunaren parte
baino ez gara, jokoan soilik oinarritzen da gure jarduna.
Gehienetan, ez dugu irabazi ekonomikorik jasotzen, nahiz eta txapelketa
batzuetan diru-sarrerak egon.
Horrexegatik, erabaki dugu emakume pilotariok elkarte hau sortzea, guk geuk,
emakumeon pilota egituratzeko eta emakumeon pilota duinago eta justuago bat
sortzeko.
Berdintasunaren bidea bultzatu nahi dugu pilota munduan, eta jarduera
profesional batera egin nahi dugu jauzi, emakume pilotariontzat jokatzeko
baldintza duinak ezarriz.
Beraz, guk izan nahi dugu gure etorkizunaren jabe, eta emakumeon pilotari orain
arte eman ez zaion bultzada ematea da gure helburu.

EPEren HELBURUAK HONAKOAK DIRA:
 Emakumeon pilota bultzatzea, gestionatzea, erregulatzea eta
egituratzea.
 Gizartearentzat ikustezin diren jokamoldeak plazaratu eta ezagutarazi,
besteak beste, gomazko paleta ezker horman eta paleta argentinarra
trinketean.
 Guk izan nahi dugu emakumeon pilotaren erreferenteak, gu izanik bertako
eredu.

NOLA DAGO ERATUTA
Elkartea 80 bat emakume pilotariz osatuta dago, paleta -ezker horma eta
trinketea- eta esku pilotako jokamoldeetan gabiltzan pilotariak.
Euskal Herriko pilotari gehienak gara EPEko bazkide. Hauen artean, munduko
txapeldunak diren palistak eta eskuzko pilotariak.
Elkartean hiru mailatan banatuko ditugu pilotariak: lehen eta bigarren mailakoak,
eta hastapenekoak.
Zuzendaritza batzordea ere pilotariok osatzen dugu.

ABIAN JARRIKO DITUGUN EKINTZAK
-Gure helburuak lortzeko, federazioekin eta pilota sustatzen duten erakunde
publiko eta pribatuekin hitzarmenak sinatu nahi ditugu.
-Lehiaketa egutegi egoki bat lortzeko, harremanetan jarri gara
federazioekin eta klubekin.
-Pilotarien formakuntzan pauso handiak eman nahi ditugu, teknifikazioak
sortuz, neskak trebatuz eta prestakuntza egoki bat bilatuz.
-Jokamolde ezberdinetako txapelketak antolatuko ditugu: gomazko paleta
ezker horman, paleta argentinarra trinketean eta eskua ezker horman eta
trinketean. Hauetaz gain beste jokamolde batzuk lantzeko aukera ere
aurreikusten dugu.
-Gazteentzako eta ikasleentzako eredu izan nahi dugu eta horretarako
ikastetxeekin lan egiten saiatuko gara, hitzaldiak eta ikastaroak
antolatuko ditugularik.
-Herri ezberdinetan emakume pilotarien pilota jaialdiak antolatuko ditugu:
paletakoak zein eskuzkoak, eta etorkizunean, zergatik ez, zestakoak ere bai.

By | 2019-06-30T20:27:41+00:00 30/06/2019 |Principal Euskadi|Comentarios desactivados en EPE, emakume pilotarien elkartea aurkeztu dute Azkoitian