Galapagarren jokatutako omniumeko Espainiako txapelketan Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariek sasoi betean daudela erakutsi dute. Irene Usabiagak lau lasterketetatik hiru irabazita,omniumeko Espainiako txapeldun geratzea lortu du. Ana Usabiagak, berriz, zilarrezko domina eskuratu du. Mutilei dagokienez, Illart Zuazubiskarrek hirugarren postuan bukatu du omniumeko Espainiako txapelketa. Azken probara arte lehen postuan egon den arren, azkenean, brontzezko dominarekin konformatu behar izan du.

Bestalde, Irene Usabiagak eta Illart Zuazubiskarrek Espainiako Kopako bigarren jardunaldia irabazi dutela nabarmendu behar da.