Kirol anitzeko jardunaldia Basque Teamekin

Kirol anitzeko jardunaldia Basque Teamekin

30 umek hainbat diziplina probatzeko aukera izan dute gure kirolarien eskutik

Getxo, 2019ko maiatzaren 18an. Basque Team Fundazioak eta ETBko Hiru3 klubak antolatutako kirol anitzeko jardunaldia gaur egin da Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroaren instalazioetan (Getxo). Sei urtetik gorako 30 umek parte hartu dute, eta Basque Teameko enbaxadore eta kirolariek lagunduta, hainbat diziplina probatu ahal izan dituzte.

Alberto Iñurrategi alpinistak, Nerea Agirre errugbi jokalariak, Odei Jainaga xabalina jaurtitzaileak eta Iker Sastre mahai-tenis egokituko jokalariak, Basque Teameko kirol teknikariekin batera, kirolen nondik norakoak azaldu dizkiete eta praktikan nola jarri behar diren erakutsi diete.

Jarduera ‘Baloreetan BAT’ proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu honen bitartez goi mailako kirol ez profesionala enpresen esparrura eta hezkuntzara hurbildu nahi da, gaur gertatu den bezala.

¡Jornada multideporte con Basque Team!

30 niños y niñas han tenido la oportunidad de probar diferentes disciplinas de la mano de nuestros y nuestras deportistas

Getxo, 18 de mayo de 2019. La jornada de multideporte, organizada por la Fundación Basque Team y el club Hiru3 de ETB, se ha celebrado hoy en las instalaciones del Centro de Perfeccionamiento Técnico de Fadura (Getxo). En ella han participado 30 niños y niñas de seis años en adelante que han podido practicar diferentes disciplinas ayudados por los y las deportistas y embajadores de la Fundación.

El alpinista Alberto Iñurrategi, la jugadora de rugby Nerea Agirre, el lanzador de jabalina Odei Jainaga y el jugador de tenis de mesa adaptado Iker Sastre, acompañados por los técnicos y técnicas deportivos de Basque Team, les han explicado en qué consisten sus respectivos deportes y les han enseñado de primera mano a ponerlos en práctica.

La actividad ha estado enmarcada dentro del proyecto ‘Baloreetan BAT’, mediante el cual se pretende acercar el deporte no profesional de alto nivel tanto al mundo de la empresa como al ámbito educativo, tal y como ha ocurrido hoy.

By | 2019-05-18T20:23:22+00:00 18/05/2019 |Principal Euskadi|Comentarios desactivados en Kirol anitzeko jardunaldia Basque Teamekin