Las becadas por Basque Team Ainhoa Hernández, Maitane Etxeberria y Mercedes Castellanos se cuelgan la plata en el Mundial de Japón

Las becadas por Basque Team Ainhoa Hernández, Maitane Etxeberria y Mercedes Castellanos se cuelgan la plata en el Mundial de Japón

La medalla ha llegado tras caer con Holanda por un gol (29-30) a falta de seis segundos para el final

Getxo, 15 de diciembre de 2019. El conjunto dirigido por Carlos Viver ha salido a la cancha motivado y dispuesto a marcar el ritmo desde los primeros compases del encuentro. Han ido por delante en el marcador hasta el empate a nueve y después la igualdad ha sido la tónica dominante, yendo a vestuarios al descanso con un 13-16 favorable a Holanda. Tras un complicado inicio en la segunda parte en el que las holandesas se han llegado a colocar con 5 goles por arriba en el marcador, ha tenido lugar el resurgimiento del equipo de Hernández, Etxeberria y Castellanos; varios contragolpes y una remontada espectacular les ha colocado con empate a 29 a falta de dos minutos para el final. Pese a la férrea defensa y el insistente ataque de las de Holanda, con lanzamientos exteriores potentísimos, las de Viver no han bajado en ningún momento los brazos.

Después de diez partidos y sesenta minutos de final, el oro se ha decidido en el último suspiro. Holanda se ha proclamado por primera vez campeona del Mundo tras superar a España por un gol a falta de seis segundos. Barbosa ha tenido en sus manos la presea dorada, pero ha chocado su lanzamiento en el cuerpo de Wester, y cuando ésta se disponía a sacar, Ainhoa Hernández ha blocado el lanzamiento. La acción ha sido considerada antirreglamentaria por no dejar un espacio de tres metros y Ainhoa ha sido expulsada, una decisión muy discutida. En los siete metros, Zoqbi no ha podido hacer nada contra el disparo de Abbingh.

El combinado de Hernandez, Etxeberria y Castelllanos llegó a tierras niponas con el objetivo de superar la primera fase y garantizar su presencia en uno de los torneos preolímpicos que se disputarán el próximo año, pero a la par que sumaban victorias ante Rumanía, Hungría, Montenegro o Japón, las expectativas han ido creciendo.

El empate ‘in extremis’ frente a Suecia y la dura derrota contra Rusia parecieron cortar su camino hacia las medallas, pero la victoria de las montenegrinas frente a las suecas abrió de par en par las puertas de las semifinales. Ya ante Noruega, pasaron por encima de la auténtica bestia negra, dominadora internacional en la última década. La guinda ha llegado hoy, con una medalla de plata para la historia que acompaña desde hoy en la vitrina al bronce conseguido en el Mundial de Brasil en 2011 y al bronce obtenido en los Juegos Olímpicos de Londres en 2012.

Ainhoa Hernandez, Maitane Etxeberria eta Mercedes Castellanos Basque Teameko bekadunek zilarra lortu dute Japoniako Munduko Txapelketan

Herbehereekin gol batengatik galdu ostean (29-30) iritsi da domina, amaierarako sei segundo falta zirenean

Getxo, 2019ko abenduaren 15a. Carlos Viverrek zuzentzen duen taldea motibatuta eta erritmoa ezartzeko prest atera da kantxara. Markagailuan aurretik joan dira bederatzina berdindu arte, eta ondoren oreka izan da nagusi, atsedenaldira 13-16ko emaitzarekin helduta. Bigarren zatian, Holandako selekzioa markagailuan 5 goleko aldearekin aurretik jarri eta gero, Hernandez, Etxeberria eta Castellanosen taldea suspertu egin da; kontraeraso batzuk tarteko, markagailua irauli eta 29ko berdinketa ezarri dute, amaierarako bi minutu falta zirenean. Defentsa sutsua eta Holandakoen eraso etengabea izan arren, kanpoko jaurtiketa indartsuekin, Viverren emakumeek ez dituzte besoak jaitsi.

Hamar partida eta hirurogei minutuko amaieraren ondoren, azken hasperenean erabaki da urrea. Holandak lehen aldiz irabazi du Munduko Txapelketa Espainia sei segundoren faltan gaindituta. Barbosak bere eskuetan izan du urrezko domina, baina Westerren gorputzean jo du baloiak, eta hura ateratzera zihoanean, Ainhoa Hernandezek blokatu egin du jaurtiketa. Ekintza arauz kontrakotzat jo dute hiru metroko espazio bat ez uzteagatik, eta Ainhoa kanporatua izan da, oso erabaki eztabaidatua. Zazpi metrokoan, Zoqbik ezin izan du ezer egin Abbinghen jaurtiketaren aurka.

Hernandez, Etxeberria eta Castelllanosen selekzioa Japoniara joan zen, lehen fasea gainditu eta datorren urtean jokatuko diren aurreolinpikoan bere presentzia bermatzeko asmoz, baina Errumania, Hungaria, Montenegro edo Japoniaren aurka garaipenak lortzearekin batera, itxaropenak gora egin du.

Suediaren aurka azkenunean erditsitako berdinketak eta Errusiaren aurkako porrot gogorrak dominetarako bidea moztu zutela zirudien, baina montenegrinarrek Suediaren aurka eskuratutako garaipenak finalerdietako ateak parez pare ireki zituen. Norvegiaren aurrean jada, azken hamarkadan nazioartean nagusi izan den benetako piztia beltzaren gainetik pasatu ziren. Txapelketako azken ukitua gaur irabazitako zilarrezko domina izan da; Brasilgo Munduko Txapelketan 2011n lortutako brontzearekin eta Londresko Olinpiar Jokoetan 2012an lortutako brontzearekin batera gordeko dute beira-arasan hemendik aurrera.

By | 2019-12-15T20:56:15+00:00 15/12/2019 |Principal Euskadi|Comentarios desactivados en Las becadas por Basque Team Ainhoa Hernández, Maitane Etxeberria y Mercedes Castellanos se cuelgan la plata en el Mundial de Japón