Pasa den Bermeoko Batzarretik Lourdes García da Elkarteko
Batzorde Teknikoko arduradun berria
Elkarteko azken Batzarrean, Bermeon ospaturikoa, Eusko Label Liga eta
Euskotren Ligaren inguruko gauza askoz hitz egin zen. Berritasun artean
Lourdes Garcíaren izendapena egon zen, ACTko Batzorde Teknikoaren
buruan.
Arraunlaria, entrenatzailea, epailea, psikologoa… Lourdesek arraun munduko
alderdi askotan ibili da, eta orain fase berri bati hasiera eman dio Batzorde
Teknikoan.

40 urteko bizkaitar honek eskarmentu handia dauka kirol arbitrajean eta
arraunaren praktikan. Lourdesek ilusioz ekin dio erronka berri honi eta berak
duen esperientzia eskaini nahi dio Eusko Label Liga eta Euskotren Liga
bezalako txapelketa indartsuei.

Eusko Label Liga