Nadia Erostarberen adierazpenak Abanca Pantin Classic Galicia Pron hirugarren izan eta gero

Nadia Erostarberen adierazpenak Abanca Pantin Classic Galicia Pron hirugarren izan eta gero

Nadia Erostarbek hirugarren postuan bukatu du Abanca Pantin Classic Galicia Pro txapelketa

Zarauzko surflariak erakustaldia eman du Abanca Pantin Classic Galicia Pro txapelketako final-laurdenetan, Melania Suarez kanariarra ezustekorik gabe gaindituta. Nadiak 12.07ko puntuazioa lortu du eta Melaniak 8.50ekoa.

Nadiak estatuko surflari onenetakoa dela erakutsi du txapelketa osoan zehar, surf moderno eta oldarkorra eginez. Hala ere, finalerdian Teresa Bonvalot izan du aurrez aurre, azkenean txapelketa irabazi duena.

Portugaldarrak maniobra itzelak eginda, olatu onak pilatu ditu txandaren amaieran, (7.33 eta 7.00) baina Nadiak ezin izan du ezer erantzun horren aurrean, ezbaititu aurkitu hainbat maniobra kateatzeko olatuak. Hala eta guztiz ere, zarauztarra oso pozik agertu da covid-19ak sortutako pandemiaren ostean jokatu den lehen surf txapelketa handian egindako lanarekin.

Fuente: Basque Team

By | 2020-08-23T12:01:01+00:00 23/08/2020 |Principal Euskadi|Comentarios desactivados en Nadia Erostarberen adierazpenak Abanca Pantin Classic Galicia Pron hirugarren izan eta gero