Azken urteotan, emakumezkoen kirolak etengabeko hazkundea izan du, berau praktikatzen dituzten emakume kopuruan zein hauen kalitatean. Urtez urte, Gasteizko Triathloiak joera natural hau bizi izan du, eta hau oinarri harturik, antolakuntzak aurrerapauso bat ematea erabaki du, “Emakumeak eta Triathloia” ekimena abiatuz.

Proiektu hau Vital Fundazioarekin elkarlanean sortu da, Triathloia emakumeen artean sustatu eta distantzia erdi zein luzeko Triathloian (Gasteizko Triathloiaren lehiaketa modalitateak) parte hartzera animatzeko helburua duela. Zalantzarik gabe, Triathloia kirol diziplina oso exijentea da, Kanada, EEBB edo Alemanian emakume kirolarien artean finko errotuta dagoena. Eta Gasteizen errotzen ari dena. Honen erakusgarri dugu TriVitorian garaipena lortzeko lehiatuko diren kirolarien maila, estatuko erreferentzia nagusiak ditugula bertan. Dudarik gabe emakumezkoen kirolaren esfortzu eta ikuskizun handiko eguna izango da.

Zentzu honetan, Triathlon Vitoria-Gasteiz-eko antolakuntzak emakumezkoen artean oihartzun handiagoa eman nahi dio kirol ikusgarri honi, esperientziak erakusten baitu probatzen duen oro honegatik liluratua geratzen dela.

Hori dela eta, gaurkoan hurrengo uztailaren 8an Gasteizen protagonista izango diren hiru emakumeren testigantzak jasotzen dituen bigarren bideoa aurkezten da. Hauek Judith Corachan, Ruth Brito eta Beatriz Ruesga dira,Triathloiak nola gure mugak gainditzera lagundu dezaken azaltzen dutenak. Gainera, TriVitoria 2018ren testuinguruan Triathloia eta honek emakumeen arten duen influentziari buruzko mahai-inguru/solasaldi bat antolatuko da. Triathlon Vitoria-Gasteizen antolakuntzak hurrengo hiru urteetan gaur egungo emakumezkoen partaidetza areagotu nahi du. Horregatik, emakume guztiak Triathloia ezagutzera gonbidatzen ditugu, behin ezagutzen duenak betirako bizi duelako.