Gernika KESBek eta Lucas Fernandezek euren bideak banandu dituzte, azken etapa honi amaiera emanez Emakumezkoen Endesa Ligako klubeko lehen taldearen arduradun nagusi bezala.
Klubetik gure eskerrik beroenak adierazi nahi dizkiogu bere dedikazioagatik, profesionaltasunagatik eta egindako lanagatik. Hiru urte hauetan konpromiso handia erakutsi du klubarekin eta gure erakundea eta zaleak ordezkatzen dituzten koloreekin.
Kirol arloaz haratago, badakigu gure zaletasunarekiko eta gure herriarekiko erakutsi duen maitasuna, errespetua eta hurbiltasuna, Gernika KESB izeneko familia honetako kide guztion estimua bereganatuz.
Zorte handia opa nahi diogu bere hurrengo proiektu profesional eta pertsonaletan.
Eskerrik asko Lucas. Badakizu Gernika beti izango dela zure etxea.Lucas





