MAJORI KIROLDEGIKO IGERILEKUAN IKUSITAKO MAILAREN ISLA DIREN TXAPELKETEN 3 MARKAK
Ordiziako Nazioarteko Gabonetako Txapelketaren 43. edizioak aurreikuspenak bete ditu. Gizonezkoetan, Hugo Gonzalez de Oliveira balearrak airean jarri du igerilekua, eta txapelketako azken proban, 200 estiloetan, Polonian Europako Txapeldun izendatu berri den proban, gizonezkoetan garaile atera da. Lehiaketa Thomas Verhoeven Herbehereetako igerilariaren Txapelketetako errekorrarekin hasi da. 100 tximeletako proban, 52.42ko markarekin, Mario Todorovic kroaziarraren errekorra ehunen bakar batez hobetu du. Ondoren, Ordiziako egungo txapelduna, 2023ko edizioko garailea, Jaime Morote, pronostikoak betetzen hasi da. 59.44 markarekin, behin-behineko lehen postura igo da, eta horri eutsiko dio Hugok lehen posizio hori kendu arte. Minutu batzuk lehenago, Txapelketako probarik lehiatuena jokatu da, gizonezkoen 100 libreak. Finaleko seigarren postua berdinketa haustean jokatu behar izan dute kanporaketa batekin. Nacho Camposen (2023ko edizioko txapeldunordea) eta Valentin Nesterkyn ukrainarraren arteko norgehiagoka 13 putok bakarrik banandu dute.
Emakumezkoetan, Frantziako Lyon taldean igeri egiten duen errusiarrak ez die aurkariei aukerarik eman. Goizetik abisatu du, 50 bular erako txapelketako errekorra hautsi dueean. Maria Ramos Espainiako recordwoman-aren errekorra 2021etik zegoen indarrean. Hiru ehunenek balio izan diote errekorra hobetzeko. Hala ere, puntuaziorik onena 100 bularreko proban lortu du, nahiz eta 2021etik Francesca Fangio Italiarrak daukan Txapelketako errekorra (7 ehunenetara bakarrik geratu da) ez hautsi. Baina 100 estiloko proban bai lortu du txapelketako errekorra, eta eguneko txapelketen hirugarren errekorra hobetu du. 1.01.61eko denborarekin, Evellin Verrasztoren Hungariarraren 1.01.85 marka hobetu du. Nayara Pineda bigarren izan da Errusiaren atzetik bular estiloko bi probetan, eta podiumeko bigarren posutra igotzeko ere balio izan dio. Hirugarren Portugalgo Mariana Pacheco izan da. Gizonezkoetan bezala, emozioa jarri du txapelketaren azken unera arte, eta 200 estiloetatik 2.15.03rekin, nahikoa izan da hirugarren gelditzeko.
Sara Costaren eta Nahia Garridoren arteko lehia polita ikusi dugu bizkarreko probetan. Madrildarraren aldean erori dira 2 garaipenak.
Euskal Herriko igerilari onenari dagokionez, Oscar Pascual nafarraren 50 libreek, 22.17ko markarekin, 723 puntuak eman diote sari hau lortzeko.
Arratsaldeko azken proba, igeriketa egokituko proba tradizionala izan da. Kasu honetan ere ez da ezustekorik izan eta Nahia Zudaire munduko dominadunak lortu du puntuaziorik handiena.






