Jaso dute patroi onenaren saria Nerea Perezek eta Gorka Aranberrik

Nortindal Donostiarrako patroiak (EITB Patroi Onena) eta
Bermeo Urdaibaiko patroiak (CaixaBank Patroi Onena) iaz ere
irabazi zuten saria.

Getariako Ameztoi txakolindegian egin da patroi onenen sari-banaketa denboraldia
amaitu berritan. Nerea Perez (Nortindal Donostiarra) eta Gorka Aranberri (Bermeo
Urdaibai) izan dira sarituak bigarren urtez jarraian. EITB Patroi Onena izan da bata, eta
CaixaBank Patroi Onena bestea. Garaikurraz gain, kirolari bakoitzak 3.000 euroko saria
ere jaso du.
Traineruen popan izatera ohituta, gaurkoan, Perezek eta Aranberrik txingarrak
gobernatu behar izan dituzte. Biek ala biek, bertatik bertara ezagutu dituzte Eusko
Label produktuak eta sukaldatzeari ekin diote. Ondoren, eta dastaketari ekin aurretik,
sari-banaketa egin da.
Gorka Aranberrik, CaixaBankeko Gipuzkoako Negozio Arloko zuzendaria den Joakin
Zubiriaren eskutik jaso ditu garaikurra eta txekea. Amane Ibañezek, EITB Mediako
Kiroletako Zuzendariordeak, berriz, Nerea Perezi eman dizkio sariak.
Sariak banatu eta gero, bertaratu direnek, patroiek sukaldatutako produktuak dastatu
ahal izan dituzte eta Ameztoi txakolindegia bisitatu dute.
CaixaBank Patroi Onenaren palmaresa
3 – Ioseba Amunarriz (2009, 2012 eta 2017) eta Asier Zurinaga (2011, 2013 eta 2020).
2 – Endika Perez (2015 eta 2016), Arkaitz Diaz (2019 eta 2021), Ander Etxegoien (2018
eta 2022) eta Gorka Aranberri (2023 y 2024).
1 – Irakoitz Etxeberria (2008), Aitor Carrillo (2010), Vicente Carpintero (2014) eta Unai
Oliden (2016).
EITB Patroi Onenaren palmaresa
3 – Nadeth Agirre (2019, 2020 eta 2022).
2 – Nerea Perez (2023 eta 2024).
1 – Miren Garmendia (2021

Otras noticias