Munduan barrena entrenatzen gara, han eta hemen, elurra, gailurrak eta gure mugak bilatuz. Munduan barrena lehiatzen gara urduritasunak eta beldurrak kudeatuz, baina gauzak garbi ditugu:
– Are you ready?
– BAI, PREST.

Basque Team Fundazioa, ‘NORTASUNA’

Basque Team Fundazioaren publizitate kanpaina berriak Beijingeko 2022 Jokoak ditu ardatz eta neguko kirolariek egiten duten esfortzua nabarmendu nahi du. Kanpora joan behar dute Euskadin ez dauden elur eta izotzaren bila, bai entrenatzeko baita lehiatzeko ere, baina urrun dauden leku horietan gure herriaren ordezkari apartak dira, gure kultura, bizimodu eta hizkuntzaren, hau da, gure identitatearen enbaxadore onenak dira.