EMFko Promesak txapeldun Lineako Mendi Lasterketen Espainiako Txapelketan

Laugarren postua Euskal Selekzioarentzat senior mailan Ruten ospatutako Txapelketan
Asteburu honetan, Kordobako Rute mendietan, Espainiako Mendi Lasterketen Lineako Txapelketa ospatu da, bai Autonomia Erkidegoetako selekzioetan, bai Banakakoetan.
Euskal Selekzioak ordezkaritza handia zuen, guztira 23 korrikalari, maila Absolutuan,, Promesetan, Juniorretan eta Jubeniletan.
Larunbatean hasi ziren Jubenilak eta Juniorrak. Jubeniletan 12 kilometro eta 792 metroko desnibel positiboa zuten aurrean, eta Juniorren, Ruteñita, 14 kilometro eta 940ko desnibel positiboa. Euskal Selekzioak laugarren postua lortu zuen junior mailan, hirugarren postua Irene Iturriarentzat eta hamabigarren postua Ibai Angulorentzat. Jubenil mailan Euskal Selekzioak ez zuen puntuaziorik lortu, baina Jone Oar-Artetak hirugarren postua lortu zuen emakumezkoetan eta Eneko Etxanizek hamahirugarren postua.
Igandean iritsi zen EMFaren ordezkaritzarako egun handia Mendilerro Subbetikoetako Parke Naturalaren, Absolutua eta Promesak kategorietan lehian sartzearekin batera. 28 kilometro aurretik eta 1.950 metroko desnibelarekin, Euskal Selekzioak Irati Zubizarretarekin egin zion aurre ibilbide zorrotz honi, kilometroak igaro eta bosgarren postura iritsi arte. Hurrengo euskal ordezkaria Oihana Zubillaga izan zen, hamabosgarrena. Euskal Selekzioko mutilen artean azkarrena Javier Goitia izan zen, indartsu ekin ziolarik baina probaren bigarren herenean posizioak galduz joan zen hamahirugarren postuan helmugaratu arte.
Asturiasek irabazi zuen Espainiako txapelketa, Katalunia eta Andaluziaren aurretik.
Euskal Selekzioak Promesetan lortutako garaipen handia Aitor Zunzunegiren paper onean (hirugarren postua) eta Pablo Gonzalezen eta Ibai Cebrianen top 10ean finkatu zen.

Otras noticias