Mendiko eskiko distantzia luzeko Munduko Txapelketa da proba transalpina
Euskadiko mendiko eskiko selekzioak Adamello Ski Raid txapelketan parte hartuko du asteburu honetan, mendiko eskiko distantzia luzeko munduko txapelketan.
Euskadiko selekzioa hiru bikotek osatutako lehiaketan egongo da:
• Nahia Quincoces eta Igone Campos Odriozola.
• Asier Alonso eta Jonander Aranburu.
• Rafael Urbizu eta Aitor Ajuria.
Mendiko Eskiko distantzi luzeko munduko txapelketa da, urteko txapelketarik garrantzitsuena. Lasterketaren abiapuntua Tonale Pass da, eta askapen puntua Ponte di Legnon dago. Ekipoetan eta ekipamendu klasikoarekin egin behar den 40 kilometroko ibilbidea 3.300 metroko desnibela du igoerarako, eta 3.660 metrokoa jaitsierarako. Punturik altuena 3.000 metrokoa da.
EUSKAL SELEKZIOA PARTAIDEAK
Asier Alonso, Oñati 1988. Munduko txapelketa baten parte hartzea oso motibarria eta polita da, baña gure koloreak jantzita, beste indar puntu haundi bat emango digu, Ponte di Legnoko mendietan daukagun guztia eman eta ikurriña ikustarazteko.
Jonander Aranburu, Zumarraga 1987. Munduko txapelketan egotea Euskal Selekzioa ordezkatuz, ohore bat da eta ilusio berezia egiten dit. Maila handia egongo da, beraz oso motibatua nago dena emateko eta daukaguna erakusteko.
Rafa Urbizu, Donosti 2000. Hurrengo munduko txapelketan, Adamellon, parte hartu ahal izatea ohore bat da niretzat. Lasterketa oso gogorra da, baita polita ere, horregatik irrikaz nago. Euskadi mundu mahian errepresentatzeko oso motibatuta nago, eta ahal dudan guztia emango dut!!
Aitor Ajuria Otxandio 1998. Adamello bezalako lasterketa bat egitea euskal selekziorakin ohore handia da. Horrez gain, Rafarekin lasterketa bat partekatzeak ilusio berezia egiten dit eta disfrutatzeko eta gure onena emateko irrikitan nago.
Igone Campos Zumarraga 1991. Buru belarri egiten duzun kirol bateko Munduko Txapelketan lehiatzea beti da amesten duzun zerbait, eta, gainera, euskal selekzioa ordezkatuz bada, ametsa are ederragoa da. Oso gogotsu nago distantzia luzeko mendi eskiko munduko txapelketan, nire kide eta laguna den Nahia Quincocesekin batera guztia emateko eta ibilbide luze eta gogorraz gozatzeko. Lasterketa luzeetan nahiko ondo moldatzen gara eta ea munduko neska onenen artean postu txukun bat lortzea dugun!
Nahia Quincoces Mendexa 1983. Adamello lasterketa oso berezia da niretzat eta ilusio handia egiten dit Euskal Selekzioa ordezkatzea bertan. Munduko talde indartsuenak egongo dira han eta Euskal koloreekin joatea ohore bat da!






