Nahia Zudairek diploma bat irabazi du S8ko estiloetako 200 metrokoan

Paris, 2024ko irailaren 1a. Heidi Gaugainek urrea ihes egiten utzi du Belodromo Nazionalean, 3.000 metroko banakako jazarpen proban, C5 klasean. Goizeko sailkatze lasterketan azkarrena izan bada ere, eta metal preziatuenaren lehian sartzeko sailkatu bada ere, arratsaldeko finalean galdu egin du Marie Patouilleten aurka. Partzial guztietan atzetik joan da eta 3:37.723 denbora eginda, bere selekzioko kidearen atzetik geratu da (3:35.691).

Nahia Zudairek bere lehen banakako proba bete du Defense Arenan. Goizean seigarren izan da sailkapen saioan, 2:52,57ko denborarekin, eta horrek arratsaldeko finalerako txartela eman dio. Bertan, Zubietakoak zortzigarren postuan bukatu du eta 2:54.65ean gelditu du kronoa, diploma irabaziz.

Aulkiko saskibaloian Asier Garciaren taldeak 68-53 irabazi dio Holandari eta, ondorioz, bi garaipenekin eta porrot batekin final-laurdenetara pasa da multzoko bigarren postuan. Lehen bi laurdenetan aldeak oso txikiak ziren aurkariekiko, baina azken partzialean aldea zabaldu dute. Lehen hiru partidak jokatuta, Asierrek podiumera igotzeko ideiarekin jarraitzen du bere laugarren Jokoetan.

Tiroan Fernando Michelena ezin izan da finalera pasa Pariseko Joko hauetan lehiatu den bigarren proban. Gipuzkoarrak 18. postuan amaitu du SH2 motako 10 metro zutikako aire-erriflearen sailkapen-proba. Fernandok 633.5eko puntuazioa lortu du, Dragan Ristic serbiarrarengandik urrun. Zortzi onenak pasatzen ziren finalera. Irailaren 4an Michelenak bere azken proba mistoa jokatuko du: 22 lerroko erriflea, 50 metro.

Arraunean Perle Bougek bosgarren bukatu du scull bikoitz mistoko A finalean, PR2 klasean. Nahiz eta estropada osoan zehar laugarren izan, Benjamin Daviet taldekidearekin batera, azken 500 metroetan postu bat galdu dute helmugan, 8:47.64ko kronoa markatuta.

Irailaren 2rako egitaraua

Triatloia
Pont Alexandre III
09:35 Emakumezkoak, PTS2 kategoria: Rakel Mateo (Baieztapen ofizialaren zain)

Mahai-tenisa
South Paris Arena 4
12:15 Banakako gizonak S2 16a.ko txanda: Iker Sastre

Igeriketa
Paris La Defense Arena
11:20 Gizonezkoak 200 metro libre S2 sailkapenak: Mikel Erdozain
19:38 Gizonak 200 metro libreko S2 finala: Mikel Erdozain
20:04 Errelebuak : 4×100 metro estilo 34 puntu-Finala: Iñigo Llopis

Fuente: Basque Team