Mendi Lasterketetako Euskal Selekzioaren irizpideak

Iaz egin zen bezala, EMFk beste irizpide batzuk ezarri ditu Euskal Selekzioan parte har dezaketen lasterkariak definitzeko. Kirol merezimenduetan, alderdi objektiboetan eta beste alderdi tekniko batzuetan oinarrituta.
Nahitaezko baldintzez gain (adibidez, federazio-lizentzia izatea eta Euskal Selekzioa ordezkatzeko konpromiso nabarmena), beste hautaketa-irizpide batzuk definitu ditugu. Irizpide horiek kontuan har ditzakete lasterkariek, zer aukera dituzten jakiteko eta, hartara, Euskal Selekzioan parte hartzeko.
• Banakako EMF Txapeldunen ZUZENEKO SARBIDEA, bai txapelketetan bai kopetan.
• Kontuan hartuko dira banakako EMF txapelketetan lasterkariek lortutako EMAITZAK.
• Kontuan hartuko dira Euskal Herriko Koparen lerro eta ultra probetako EMAITZAK.
• Euskal Herriko Koparen behin-behineko SAILKAPENA.
• EMAITZAK nazioarteko probetan eta EMFk homologatutako beste batzuetan.
• Gainera, EMFko mendiko lasterketen teknifikazio-taldekoa izatea baloratuko da.
• Horretarako, hautatzaileen IRIZPIDE TEKNIKOA aplikatu behar da.

Egutegiak antolatu ondoren, hauek izango dira hurrengo deialdietan Euskal Selekziorako plaza zuzenak lortzeko lasterketak:
SKYRUNNER WORLD SERIES, Munduko Kopa 2023
CALAMORRO Skyrace, Málaga – Apirilak 29, 27,5 km, 2270 m+
– Kolazino irabazleak (neska eta mutila)
– Kilimon Trail irabazleak (neska eta mutila)
Taldea osatu arte beste lasterketa batzuetan lortutako emaitzak eta irizpide teknikoa erabiliko da.
Skyrace des MATHENSYS, Frantzia – Maiatzak 14, 26 km, 2000 m+
– Kilimon Trail irabazleak (neska eta mutila).
– Euskal Herriko Kopako bigarren lasterketa (Kilimon) egin ondoren, behin-behineko sailkapenean dauden lehenengo neska eta mutila.
Taldea osatu arte beste lasterketa batzuetan lortutako emaitzak eta irizpide teknikoa erabiliko da.
HOCKONING Skyrace, Austria – Ekainak 3, 32 km, 2800 m+
– Ioar Kanpezu irabazleak (neska eta mutila).
Euskal Herriko Kopako hirugarren lasterketa (Bera) egin ondoren, behin-behineko sailkapenean dauden lehenengo neska eta mutila.
Taldea osatu arte beste lasterketa batzuetan lortutako emaitzak eta irizpide teknikoa erabiliko da.
MADEIRA Skyrace, Portugal – Ekainak 17, 43 km, 3000 m+
– Enkarterri Extreme irabazleak (neska eta mutila)
– Domusa Teknik irabazleak (neska eta mutila)
Taldea osatu arte beste lasterketa batzuetan lortutako emaitzak eta irizpide teknikoa erabiliko da
SCHLEIGS 3000 Skyrace, Austria – Uztailak 22, 34 km, 2400 m+
– Irati Trail irabazleak (neska eta mutila)
Euskal Herriko Kopako seigarren lasterketa (Amurrio Trail) egin ondoren, behin-behineko sailkapenean dauden lehenengo neska eta mutila.
Taldea osatu arte beste lasterketa batzuetan lortutako emaitzak eta irizpide teknikoa erabiliko da.
GRIGNE SkyMarathon, Italia – Irailak 16, 42 km, 3900 m+
– EH Mendi Erronka irabazleak (neska eta mutila)
– G2H irabazleak (neska eta mutila)
Taldea osatu arte beste lasterketa batzuetan lortutako emaitzak eta irizpide teknikoa erabiliko da.
2024KO DENBORALDIKO ESPAINIKO TXAPELKETETARA JOATEKO IRIZPIDEAK HAUEK IZANGO DIRA:
2024 Espainiko ULTRA txapelketa indibiduala eta taldekoa
• G2H lasterketa, Euskadiko Txapelketa, lehen eta bigarren sailkatuak (neska eta mutilak)
• 2023ko Euskal Kopa ULTRA behin-betiko sailkapenean lehen eta bigarren sailkatuak (neska eta mutila)
Taldea osatu arte beste lasterketa batzuetan lortutako emaitzak eta irizpide teknikoa erabiliko da.

2024 Espainiko KILOMETRO BERTIKAL txapelketa indibiduala eta taldekoa
– Txindokiko Kilometro Bertikala lasterketa, Euskal Txapelketa, lehen eta bigarren sailkatuak (neska eta mutilak).
– Anbotoko KB irabazleak (neska eta mutila).
Taldea osatu arte beste lasterketa batzuetan lortutako emaitzak eta irizpide teknikoa erabiliko da.

2024 Espainiko LINEA txapelketa indibiduala eta taldekoa
• Kilimon Trail, Euskal Txapelketa, lehen eta bigarren sailkatuak (neska eta mutila)
• 2023ko Euskal Herriko Kopako behin-betiko sailkapenean lehen eta bigarren sailkatuak (neska eta mutila).
Taldea osatu arte beste lasterketa batzuetan lortutako emaitzak eta irizpide teknikoa erabiliko da.

*OHARRA: lasterketaren irabazleak edo sailkapenaren lehenengoak deialdiari uko eginez gero, sailkapeneko bigarrenari deituko zaio.

Otras noticias